Krisi Ekonomikoa -

Europako Banku Zentrala

Zipre beste erreskate batzuetarako 'eredua ez" dela esan du Draghik

Orain arte erreskate batera jo duten herrialdeak egoera oso "desberdinetan" zeudela errepikatu du Draghik. "Irlanda eta Espainia" kasu oso ezberdinak direla azaldu du EBZko presidenteak.

Mario Draghi. EFE.
Mario Draghi. EFE.
Mario Draghi. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipreren erreskatea beste herrialde batzuetan aplikatuko den "eredua ez" dela ziurtatu du gaur Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak.

Orain arte erreskate batera jo duten herrialdeak egoera oso "desberdinetan" zeudela errepikatu du Draghik. "Irlanda eta Espainia" kasu oso ezberdinak direla azaldu du EBZko presidenteak.

Europako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, nahiz eta ekonomiak txarrera egin duen. Uztailetik, datua minimo horretan mantendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Europa Ekonomia 2024 Greziako berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur