Krisi Ekonomikoa -
Ministroen bilera
Rajoy patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da maiatzaren 16an
Besteak beste, pentsioen jasangarritasuna eta administrazio publikoen erreforma jorratuko dituzte bilera horretan, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak argitu duenez.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE eta CEPYME patronalekin bilduko da maiatzaren 16an, negoziatzeke dauden hainbat gai jorratzeko.
Besteak beste, pentsioen jasangarritasuna eta administrazio publikoen erreforma landuko dituzte bilera horretan, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak ministroen bileraren ondoren prentsaurrekoan argitu duenez.
Halaber, Espainiako egoera ekonomikoa eta ''elkarrekin hitz egin beharreko'' Europako zenbait gai aztertuko dituzte hitzordu horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea