Krisi Ekonomikoa -

Caja Madrid

Blesarentzat 'injustizia' da kartzelatzea eta helegitea jarriko du

Caja Madriden presidente ohiaren defentsak azaldu duenez, "injustizia gorena" da kartzelatzea eta Blesa biktima bat da.

Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohia. Argazkia: Efe
Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohia.
Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohiaren denfentsak helegitea aurkeztuko du baldintzarik gabe kartzelatzeko aginduaren kontra, "injustizia handiaren" biktima izan dela iritzita. Floridako City National Bank erosi zuenean irregulartasunak izan daitezkeelako erabaki zuen epaileak Blesa kartzelan sartzea, behin behineko neurri gisa.

Fiskaltzak ere helegitea jarri du, eta defentsa testua prestatzen ari da orain, Manos Limpiasek eskatu eta epaileak onartu zuen neurria bertan behera gera dadin.

Bankari ohia Soto del Realeko espetxean sartu zuten atzo, eta litekeena da gutxienez hilabete bat bertan egotea, Madrilgo Probintzia Auzitegiak erabakiren bat hartu arte.

Blesaren abokatuak eta Madrilgo Fiskaltzak maiatzaren 16ko autoari ere helegitea jarri zioten. Orduan, epaileak 2,5 milioi euroko bermea jarri zion kartzelatik atera ahal izateko, eta Caja Madriden presidente ohiak 24 ordu baino gutxiago behar izan zituen dirua pilatzeko.

Epaileak prebarikatu duen aztertzeko, ikerketa ireki du Fiskaltzak

Elpidio Jose Silva epaileak emandako ebazpenak aztertuko ditu Madrilgo Fiskaltzak, prebarikaziorik egin duen argitzeko. Hala bada, haren aurkako kereila aurkeztuko dute.

Fiskaltzatik jakinarazi dutenez, Blesaren abokatuak kasuko epailearen kontrako salaketa aurkeztu zuen Ministerio Publikoaren aurrean, Elpidio Jose Silvak prebarikatu zuelakoan.

Horren aurrean, Ministerio Publikoak ikerketa ireki zuen, Blesaren abokatuak salatutako autoen eta probidentzien edukiak aztertzeko.

Silvak delitu hori egin duela irizten badio, Fiskaltzak helegitea aurkeztuko du Madrilgo Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea