Ekonomia -

Caja Madrid

Fiskaltzak helegitea jarri du, Miguel Blesaren espetxeratzearen aurka

Epaileak atzo gauean agindu zuen Caja Madrideko presidente ohia baldintzarik gabe kartzelatzea.

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia bermerik gabe espetxeratzea agindu zuten atzo, eta Fiskaltzak erabaki horren aurkako helegitea jarri du gaur.

Auzi honetan herri-akusazioa den Manos Limpias sindikatuak eskatu zuen atzo Miguel Blesa bermerik gabe kartzelara bidaltzea.

Caja Madridek Floridako (AEB) City National Bank (CNB) entitatearen erosketa ikertzen duen auziaren baitan erabaki zuen atzo Elpidio Jose Silva epaileak Blesa baldintzarik gabe espetxeratzea.

Blesan kartzelaratu duten bigarren aldia da, joan den maiatzaren 16an ere espetxera bidali zuten, baina bankariak 24 ordu baino gutxiago egin zituen preso Soto del Realeko kartzelan , 2,5 milioi euro ordainduta aske geratu baitzen biharamunean.

Epaileak kaleratutako autoan ikerketaren baitako "hainbat izapide argitzeke" daudela jasotzen da eta Blesak aske jarraituko balu "horiei eragingo liekeela" argudiatuta Caja Madrideko presidente ohia bermerik gabe kartzelara bidaltzea agindu zuen atzo.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea