Krisi Ekonomikoa -

Elkarrizketa

'Gobernuak ez du patronalak kontratuez egindako proposamena babesten'

Ez da egoerari aurre egiteko modurik egokiena, "kalitatezko enplegua sortzea da eta gure helburua".

Leopoldo Barreda, PPko diputatua. Argazkia: EiTB
Leopoldo Barreda, PPko diputatua. Argazkia: EiTB
Leopoldo Barreda, PPko diputatua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Rosell CEOEko presidenteak kontratu mugagabeak dituzten langileei "zenbait pribilegio" kentzea proposatu bazuen ere, Espainiako Gobernuak ez omen du begi onez ikusten Espainiako patronalaren proposamena, Leopoldo Barreda diputatu popularraren arabera.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Espainian "adierazpen askatasuna" dagoela nabarmendu du. Beraz, "patronalak hori pentsa dezake, baina nik ez dut proposamen horrekin bat egiten".

"Une bakoitzean, ahalik eta lan-baldintzarik onenak izatea nahiko nuke. Ez dut uste CEOEren proposamena egoerari aurre egiteko modurik onena denik, izan ere, kalitatezko enplegua sortzea da gure helburua", gaineratu du.

ETAren balizko desarmatzea

ETAren balizko desarmatzeaz galdetuta, gustu txarreko bromatzat jo du Andoni Ortuzar buruzagi jeltzalearen proposamena. Armak "orain" entregatzeko eskatu zion Ortuzarrek ETAri, Gipuzkoako Foru Aldundian bada ere.

ETAk baldintzarik gabe eta behin betiko desegin behar du, eta "desegitearen truke ez dute ezer espero behar", gaineratu du Barredak.

Halaber, ETAri armak entregatzea eta eragindako mina aitortzea eskatu dio.

Barcenas auzia

Barcenas auziaren harira, ukatu egin du Alderdi Popularrak ezkutuko kontabilitate bat izan duela. "PPk legea bete du, eta ez da legez kanpo finantzatu".

Bere baitako barne krisia estaltzeko, Barcenas auzia erabiltzea egotzi dio Barredak PSOEri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua Espainia bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Antonio Garamendi