Krisi Ekonomikoa -
AEB
Erreserba Federalak bertan behera utzi du zorra erosteko egitasmoa
Erakundeak, hala ere, eutsi egin dio interes tasak maila baxuan edukitzeko konpromisoari, "denboraldi luze baterako".
Erredakzioa
AEBetako Erreserba Federalaren (Fed) Merkatu Irekiko Batzorde Federalak bertan behera utzi du zorra erosteko egitasmoa, baina erakundeak eutsi egin dio interes tasak maila baxuan uzteko konpromisoari, "denboraldi luze baterako.
Hori horrela, Janet Yellen buru duen erakundeak burura eraman du 2013an hasitako egitasmoaren laguntzak pixkanaka murrizten joateko prozesua, eta egitasmoak oraindik hilero 15.000 milioi dolarreko (11.768 milioi euro) partidak aurreikusten bazituen ere, ez da halakorik izango.
Erreserba Federalak 2012ko irailaren jarri zuen martxan 'Quantitative easeing' izeneko egitasmoa, eta hilean 85.000 milioi dolar (66.917 milioi euro) bideratzen hasi ziren, "susperraldi ekonomikoa indartzeko".
Batzordearentzat, lan merkatuaren aurreikuspena "nabarmen" hobetu da aktiboak erosteko egitasmoa martxan jarri zutenetik.
Egoera ekonomikoari dagokionez, Fed-ek azpimarratu du jarduera ekonomikoa zabaltzen ari dela "erritmo motelean", baina inflazioa helburu duen %2tik behera dagoela oraindik.
Bestalde, Erreserba Federalak % 0 eta % 0,25 artean utzi ditu interes tasak, eta enplegu eta inflazio helburuak bete ahala joango omen da erabakitzen interes tasarekin zer egin.