Ekonomia -
Europar Batasuna
Europako Banku Zentralak banku handiak ikuskatzea adostu dute
Alemaniak nahi zuen bezala, azkenean EBZk banku handienak baino ez ditu ikuskatuko, eta ez guztiak.
Erredakzioa
Europar Batasuneko (EB) Ekonomia eta Finantza ministroek akordioa lortu dute gaur goizaldean, estatuburuek eta gobernuburuek gaur abiatuko duten goi-bilera hasi baino lehen, bankuen ikuskatzaile bateratua eta bakarra sortzeko.
"Akordio historioa ikuskatzaileari buruz!", iragarri du Michel Barnier Barne Merkatu eta Finantza Zerbitzuetako komisarioak, Twitterren, 14 orduko negoziazioen ostean.
Horren ondoren eskainitako prentsaurreko batean, ikuskatzailea 2014. urteko martxoaren 1ean hasiko da lanean. Europako Banku Zentralak (EBZ) beste urtebete bat beharko du dagozkion prozedurak abiatzeko, hala nola araudiak prestatzeko.
Azkenean, EBZk ez ditu Europako banku guztiak ikuskatuko, baizik eta handienak bakarrik, hots, Alemaniak nahi zuen bezala.
Hain zuzen ere, aktibotan 30.000 milioi euro baino gehiago dituzten edo herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 20 duten bankuak ikuskatuko ditu.
Europar Batasuneko (EB) Ekonomia eta Finantza ministroek akordioa lortu dute gaur goizaldean, estatuburuek eta gobernuburuek gaur abiatuko duten goi-bilera hasi baino lehen, bankuen ikuskatzaile bateratua eta bakarra sortzeko."Akordio historioa ikuskatzaileari buruz!", iragarri du Michel Barnier Barne Merkatu eta Finantza Zerbitzuetako komisarioak, Twitterren, 14 orduko negoziazioen ostean.Horren ondoren eskainitako prentsaurreko batean, ikuskatzailea 2014. urteko martxoaren 1ean hasiko da lanean. Europako Banku Zentralak (EBZ) beste urtebete bat beharko du dagozkion prozedurak abiatzeko, hala nola araudiak prestatzeko.Azkenean, EBZk ez ditu Europako banku guztiak ikuskatuko, baizik eta handienak bakarrik, hots, Alemaniak nahi zuen bezala.Hain zuzen ere, aktibotan 30.000 milioi euro baino gehiago dituzten edo herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 20 duten bankuak ikuskatuko ditu.