Ekonomia -

Maiatzaren 2tik aurrera

Abian da Bizkaian eta Araban 2012ko Errenta aitorpenaren kanpaina

Bizkaiko Ogasunak 35.000 aitorpen bidali ditu apirilaren hasieratik. Astearte honetan, maiatzak 2, aitorpena aurkezteko edo onartzeko epea hasiko da.

Errenta aitorpena aurkezteko epea hasiko da maiatzaren 2an Bizkaian. Argazkia: EITB
Errenta aitorpena aurkezteko epea hasiko da maiatzaren 2an Bizkaian. Argazkia: EITB
Errenta aitorpena aurkezteko epea hasiko da maiatzaren 2an Bizkaian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan, maiatzak 2, Bizkaiko eta Arabako Errenta aitorpenaren kanpaina hasiko da. Apirilaren lehen asteetatik, Bizkaiko Ogasunak 35.000 aitorpen bidali ditu herritarren etxeetara. Gauzak horrela, astearte honetatik, maiatzak 2, datorren ekainaren 28ra bitartean, aitorpena aurkezteko edo onartzeko epea izango dute zergadunek.

'Zuretzako, Bizkairako' izango da aurtengo kanpainaren leloa. Bizkaiko Ogasunak iragarri duenez, 610.000 errenta aitorpen biltzea espero du. Horietatik % 79,18k zergadunen aldekoak izango dira, eta 498,4 milioi euro bueltatuko zaizkie zergaduneri. Gainerako aitorpenak, berriz, ordaintzekoak izango dira. Azken hauei esker, Ogasunak 208,4 milioi euro bilduko ditu.

Halaber, Bizkaiko Ogasunak 57 milioi euro jasoko ditu, 6.000 zergadunek ordaindu beharko duten ondare-zergari esker.

Arabako Ogasuna, berriz, martxoaren 25ean hasi zen aitorpen proposamenak bidaltzen. Arabako zergadunek ekainaren 10era arte izango dute epea zabalik aitorpena egiteko hitzordua eskatu ahal izateko, eta maiatzaren 2tik aurrera aurkeztu ahal izango dute Ogasunean, Bizkaian bezala.

Gipuzkoa

Bestalde, Gipuzkoako 2012ko Errenta aitorpenaren kanpaina apirilaren 10ean hasi zen. Gipuzkoako Ogasunak azaldu duenez, aurreko urtean baino 32 milioi euro gehiago biltzea espero du. Foru Gobernuaren arabera, igoera hori, zerga aldaketei esker lortu da.

2012ko Errenta aitorpenaren kanpainan 1.180.000 aitorpen aurkeztuko dituzte hiru euskal Ogasunetan. Horietatik 920 milioi zergadunei itzuli beharko diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak Errenta