Ekonomia -

Elkarrizketa

Erkoreka: 'Aurrekontu eztabaidaren atarikoa izango da zerga-ituna'

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu du PSE-EErekin egingo duten akordio horretan "aurrekontuetako elementuak" agertzen direla.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Erkoreka: 'Akordioa datozen egunean gauzatu daiteke'

1:22

Manu Gimenez/eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu du PSE-EErekin egingo duten zerga-itunak "aurrekontuetako elementuak" dituela, eta "aurrekontuen eztabaidaren atarikoa" dela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "gizarte politika, sustapen ekonomikoa eta beste elementu batzuk josteko hariak ditu" itunak, "aurrekontu eztabaidaren atarikoa" izango omen da, Ramon Jaureguik 2014ko aurrekontuetarako iragarritako EAJ-PSE akordioari erreferentzia eginez.

Akordio zabalaren bila

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du jeltzaleak eta sozialistak lanean aritu direla udan "akordioa lortzeko", eta "egun gutxi barru" iragarriko dutela.

"Ituna oraindik ez dago itxita, eta badirudi aldebikoa izango dela, baina horrek ez du esan nahi beste alderdientzat itxita egongo dela. Gure helburua ahal den alderdi gehienek bat egitea izango da; izan ere, itunaren helburua babes zabala lortzea izango da", gaineratu du.

Horren harira, Erkorekak gogorarazi du EAJk eta PSE-EEk ez dutela erabateko gehiengoa erakunde batzuetan (Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan) erreforma fiskala aurrera ateratzeko. Hori dela eta, ituna beste alderdi batzuei aurkeztuko diete, "desharmonizaziorik egon ez dadin".

Zerga igoera

Erkorekak azpimarratu du "zerga igoera" izango dela eta "presio fiskala indartzeko" zerga batzuk aldatuko dituztela. "EAEko zerga-sistema Estatuko baxuena da", gaineratu du buruzagi jeltzaleak, zerga-erreforma "eskumena duten erakundeek" onartu behar dutela gogorarazi aurretik.

Hori horrela, eta eskumen zuzena EAEko hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusiena bada ere, Eusko Legebiltzarrak "harmonitzatzeko gaitasuna" duela eta "Estatutuak aitortzen dion gaitasun hori" indartzen saiatuko direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia PSE-EE Araba Eguneko albisteak Albisteak Euskadi Irratia Irrati programazioa Zergak gaur