Ekonomia -

Zerga-ituna

Alderdien arteko zerga-itunaz, kezka azaldu du SEAk

“Esnerik ez duen behi bat jezteko tentazioa” ikusten du zerga-itunean Juan Ugartek, Arabako patronalaren idazkari nagusiak.

Jugan Ugarte
Jugan Ugarte
Jugan Ugarte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdien arteko zerga-itunaz, kezka azaldu du Arabako patronalaren idazkari nagusiak, Juan Ugartek, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Bere ustez, “esnerik ez duen behi bat jezteko tentazioa" baitago horren atzean, enpresei zergak igotzearena hain zuzen.

Euskal Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren arteko zerga-itunaz, epe motzera baino epe luzera begiratu behar dela esan du, fiskalitatean aldaketak egiterakoan.

Alderdi Popularrak Arabako lurraldean zergen jaitsiera proposatuko omen duen ez dakiela gaineratu du Ugartek, baina, hiru lurraldeen artean harmonizazio fiskala egotearen garrantzia azpimarratu du.

Halaber, administrazio ezberdinek eta alderdi politikoek, enpresaburuen elkarteak, ekonomia eta fiskalitate politikaren inguruan egindako bileretara deitu ez izana deitoratu du.

Gobernua prestatzen ari den pentsioen erreformaren inguruan, bestalde, eztabaida zabalik egon behar duela esan du, eta egungo sistema jasangaitza dela gaineratu du.

Abuztuan Espainian izandako langabezia tasaren jaitsieraren inguruan, albiste ona dela esan du baina, era berean, Gizarte Segurantzan afiliatuta daudenen kopuruak behera egin duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zerga politika gaur