Politika -

Hilabeteetan negoziatu ostean

Jaurlaritzak, EAJk eta PSEk 'elkar ulertzeen aroa' abiatu dute

Iñigo Urkulluk, Andoni Ortuzarrek (EAJ) eta Patxi Lopezek (PSE) sinatu dute ituna, Lehendakaritzan.

Zerga ituna sinaketa
Zerga ituna sinaketa
EAJ eta PSEren arteko itun-fiskalaren sinadura ekitaldia

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak itun fiskala sinatu dute gaur goizean, Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean.

Hiru buruzagiak mahai baten inguruan eseri dira, 11:00etan, eta testua sinatu dute. Ondoren, argazkiak egin dituzte, eta agerraldi bateratua eskaini dute hedabideen aurrean.

Itunak, fiskalitatearen inguruko proposamen zehatzak ez ezik, zerbitzu sozialak eta publikoak mantentzeko neurriak ere jasoko ditu; hala nola, ekonomia suspertzeko, langabeziari aurre egiteko eta euskal erakundeen sarea aldatzeko, eraginkorragoa egiteko.

Urkulluk "konfiantza" agertu du

Bere hitzaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak "konfiantza" agertu du, Euskadiren etorkizunera begora, eta akordio hau oinarri, herrialdeak krisia gaindituko duela adierazi du.

Agintariaren esanetan, "gau ez da akordio bat itxi, zabaldu egin da". "Elkarrizketaren, akordioen eta elkar ulertzeen aroa abiatu behar dugu; horretan ados gaude", esan du.

Halaber, sozialisten eta jeltzaleen arteko akordioa gainerako alderdientzat ere zabalik dagoela gogorarazi du.

Ortuzar: "Akordioa elkarrizketaren semea da"

Bestalde, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak EAJren eta PSE-EEren arteko itunaren "onurak" azpimarratu ditu. Akordioa "elkarrizketaren semea" dela azpimarratu du, eta "alderdi guztiei" irekita egongo dela gaineratu du.

Buruzagi jeltzalearen hitzetan, hitzarmen honekin Euskadik "etorkizun berri bati" hasiera eman dio:  "Herritarrek mugimenduak eskatu dizkigute, eta guk aurrera egin dugu".

Gaur sinatu duten akordioak "segurtasun fiskala" ekarriko duela esan du EAJko presidenteak, "baita enpleguak sortu edota ekonomia suspertu ere".

Lopez: "Akordioak uste sendoak ditu oinarri"

Patxi Lopez PSE-Eeko idazkari nagusiaren arabera, akordioa ez dator "egoerak behartuta", "uste sendoak ditu oinarri".

Buruzagi sozialistak Euskadi "anitza" izan behar dela esan du: "indarrak batuz baino ez du aurrera egingo herrialde honek".

Horren ustez, politikagintzak eta erakundeek dute herritarrei "konbideak" emateko ardura, "eta agintean edo oposizioan egon, hori da PSE-EEren jarrera". "PSE-EEk leialtasuna izango du akordioarekin, garrantzitsua baita Euskadiren etorkizunarentzat".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Andoni Ortuzar argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Patxi Lopez bideoak PSE-EE albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zerga politika