Ekonomia -

Euskal enpresaburuak

Enpresaburuen Bilgunea: 'Zergen igoerak enplegua oztopatzen du'

Bergareche Euskal Enpresaburuen Bilgunearen presidente berriak Eaj eta PSE-EEren arteko itun fiskala gogor kritikatu du.

Bergarechek EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskala kritikatu du. Irudia: EiTB
Bergarechek EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskala kritikatu du. Irudia: EiTB
Bergarechek EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskala kritikatu du. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Bergareche Euskal Enpresaburuen Bilguneko presideteak EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskala kritikatu du, "enpresa estutzen jarraitzen dute heinean, enpleguaren sorrera motelduko da".

Bergareche Vocento komunikazio-taldeko enpresaburu bat da, eta 70 enpresaburu batzen dituen elkarte pribatu honen presidente aukeratu zuten aurreko uztailean. Gaur, asteazkena, prentsaurreko bat egin du, Enrique Portocarrero Bilgunearen zuzendariarekin batera.

Presidentea baikor agertu da etorkizunaren inguruan; bere ustez, Euskadi "azkena izan da krisialdian sarten, baina lehenengoak izango gara handik ateratzen", eta EAJ-PSEren arteko ituna bera goraipatu du "egonkortasunean sentitzen delako enpresaburua eroso".

Baina beste kontu bat da, ohartarazi duenez, bi alderdi horien arteko politika fiskala, harekin "ez gatoz bat".

Itunaren arabera, enpresek gutxienez % 13 ordaindu beharko dute zergetan, orain arte, kenkariei esker gutxiago ordaintzen zutenean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak PSE-EE Enpresaburuak Zerga politika gaur