Ekonomia -
Merkatuak
Ibex 35 indizeak 10.000 puntuak gainditu ditu
AEBetan gastu publikoaren mugaren inguruan lortutako akordioak Espainiako burtsari lagundu dio gaurko saioan. Horrela, indize nagusiak % 0,84 gora egin du.
Erredakzioa
AEBetan gastu publikoaren mugaren inguruan lortutako akordioak Espainiako burtsari lagundu dio gaurko saioan. Horrela, Ibex 35 indize nagusiak % 0,84 gora egin du. Zortzi saio jarraian gora egin du eta 10.000 puntuak gainditu ditu 2011ko uztailetik aurreneko aldiz.
AEBetako krisi fiskala ixteko akordioaren lasaitua Europako burtsa guztietan nabaritu da, baina Ibex 35 indizeak etekin handiena atera dio aste honetan; izan ere, azken bost egunetan % 3,45 gora egin du. Gorakaden zazpigarren astea jarraian izan da. Txinako BPGren hazkundeak merkatuak suspertu ditu. Dagoeneko Espainiako burtsak % 22,46 gora egin du aurten.
Era berean, Europako gainerako burtsek saio positiboak izan dituzte. Pariseko burtsak % 1,09 gora egin du, Milanek % 0,38, Londresek % 0,71 eta Frankfurtek % 0,60.
Espainian Inditexek % 2,03 irabazi du; Telefonicak % 1,20; BBVAk % 1,14; Santanderrek % 0,80; Iberdrolak % 0,70 eta Repsolek % 0,44.