Ekonomia -
Protesta
Kamioizaleek karabana osatu dute Gipuzkoako bidesarien kontra
Hiru sindikatuak deituta, 164 kamioi elkartu dira Lasarte-Oriatik Donostiara, Gipuzkoan ibilgailu astunei ezarri nahi dizkieten bidesariak salatzeko.
Erredakzioa
164 kamioi inguru elkartu dira gaur goizean Lasarte-Oriatik Donostiara, Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak deituta, Gipuzkoan ibilgailu astunei ezarri nahi dizkieten bidesarien kontra protesta egiteko.
Esteban Muruamendiaraz Hiru sindikatuko idazkariak azaldu duenez, mobilizazioarekin Aldundiaren eta oposizioko taldeen arreta bereganatu nahi dute, eta sektoreak, Gipuzkoan 6.000 lizentzia inguru dituenak, bidesarien politika ez duela inola ere onartuko helarazi.
"Gaiaz hitz egiteko elkarrizketak abiatzeko prest gaude, baina ez dugu errepideko garraiolarien sektorea diskriminatuko duen neurririk onartuko. Izan ere, kamioiek bakarrik erabiltzen ez dituzten errepide batzuen eraikuntzan sortutako zorra guk ordaintzea nahi dute, eta hori diskriminazioa da", gaineratu du.
Sektoreak bizi duen egoeraz galdetuta, Muruamendiarazekerantzun du "larria" dela 2003 eta 2007 artean erregaiak garestitu zirenetik eta, gero, atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, "gaur egungo egoera oso delikatua da".