Ekonomia -

Automobilgintza

Daimlerrek 190 milioi inbertituko ditu Mercedesen Gasteizko lantegian

Alemaniako enpresaren helburua Gasteizko lantegian tamaina ertaineko kamioneta belaunaldi berria ekoizten hastea da.

Mercedes automobilgintza enpresaren Gasteizko lantegia. Argazkia: EiTB
Mercedes automobilgintza enpresaren Gasteizko lantegia. Argazkia: EiTB
Mercedes automobilgintza enpresaren Gasteizko lantegia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daimler automobilgintza taldeak iragarri duenez, 190 milioi euro inbertituko ditu Mercedes konpainiak Gasteizen duen lantegian. Ekimenaren helburua, Arabako hiriburuko lantegian tamaina ertaineko kamioneta belaunaldi berria ekoizten hastea da.

Enpresaren azalpenen arabera, inbertsioa euskal lantegiaren "txasis, lakatu eta muntatze" sailak "modernizatzeko eta berritzeko" erabiliko dute.

Daimler konpainiak ez du zehaztu "belaunaldi berri" horretarako ekoitziko duten modeloa zein izango den, baina baliteke VS-20 furgoneta berria izatea. Lantegiak asteak daramatza horretarako prestatzen.

Viano eta Vito

2003tik Viano eta Vito tamaina ertaineko furgonetak ekoizten dituzte Gasteizko lantegian, eta VS-20 modeloak biak ordezkatuko lituzke. Aurreikuspenen arabera, martxoan hasiko dira ekoizten, eta uda honetan jarriko dute salgai.

Gasteizkoa Daimlerrek munduan duen bigarren lantegi handiena da, eta urtean 75.000 automobil ekoizten ditu. Konpainiak emandako datuen arabera, 3.100 langile daude bertan.

Abenduan, konpainiak 9 eguneko lan-erregulazioko txostena ezarri zuen, Gasteizko lantegian VS-20 furgoneta ekoizteko egokitzapen lanak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Mercedes-Benz albisteak Industriaren azken ordukoak Automobilgintza