Ekonomia -

Bedian

Incoesaren itxieraren aurka egitea eskatu dio Etxaidek Jaurlaritzari

Bediako Incoesa enpresako langileak astelehen honetan irten dira Udaleko itxialditik, lan erregulazio espedientearen kontsulta epea amaitzean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak Incoesa enpresaren itxieraren eta lekualdatzearen aurka egitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Eusko Jaurlaritzak lanpostuaren, ekonomiaren, langileen alde egiteko azken aukera dauka, itxieraren eta lekualdatzearen aurka, eta bide bat hasteko aukera enpresa honek etorkizuna izan dezan, eta hau izan dadila krisitik irteteko bidea", nabarmendu du.

LABeko ordezkaritza batek, idazkari nagusia buru duela, Incoesako langileak bisitatu ditu astelehen honetan. Lehengo asteko ostegunetik itxialdia mantentzen ari dira Bediako Udalean (Bizkaia), lan erregulazio txostenaren epea amaitzen dela eta.

Etxaidek bere babesa erakutsi dien 288 egun "lanpostuaren, bideragarritasuna duen enpresaren" alde greban daramatzaten langileei, "produkzioagatik eta enpleguagatik apustu egiten".

PSE-EEk "esfortzu berriak" eskatu dizkie erakundeei

Iñaki Egaña Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaile sozialistak euskal erakundeei "esfortzu berriak" eskatu dizkie astelehen honetan, Bediako Incoesa enpresa ixteko "erabakia aldatzeko".

Enpresa horretako langileek Bediako Udalean itxialdia egin due lehengo ostegunetik gaur arte, astelehen honetan amaitzen baitzen lan erregulazio txosteneko kontsulta-epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia 2024 PSE-EE Araba Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresak Lan gatazkak azken ordukoa Arratia-Nerbioi azken ordukoa