EBko hamabi herrialdetako hogei sindikatuk parte hartu dute. 40.000 pertsonak parte hartu dute martxan, Sindikatuen Europako Konfederazioaren behin-behineko zenbaketaren arabera.
Milaka pertsona bildu dira ostiralean manifestazioan, Europar Batasuneko doikuntza politikak eta murrizketak salatzeko. Martxan zehar hainbat istilu izan dira: harriak eta petardoak jaurti dituzte enbaxaden aurka, eta Batasuneko eraikinetara sartzeko saioak ere izan dira eta eraikin komunitarioetan sartzeko saiakerak izan dira.
EBko hamabi herrialdetako hogei sindikatuk parte hartu dute manifestazioan, tartean Espainiako UGT eta CCOO sindikatuek. Ipar Bruselako geltokian hasi, eta Batasuneko instituzioen egoitzetatik gertu dagoen 50. Urteurreneko parkerantz abiatu da martxa.
Bruselako Udaltzaingoak oraindik ez du zifra ofizialik, baina behin-behineko zenbaketaren arabera, 15.000 pertsona bildu dira manifestazioan.
Sindikatuen Europako Konfederazioak, berriz, 40.000 pertsonak parte hartu dutela baieztatu du, eta manifestazioaren "arrakasta" nabarmendu du.
Martxa segurtasun-neurri handiek zainduta egin da, istiluen aurkako unitateen eta helikopteroen begiradapean.
Burua estalita zuten pertsona batzuk EBko Kontseiluaren eraikinean sartzen saiatu dira, eta, beraz, sarbide guztiak itxi dituzte, segurtasun agenteek azaldu dutenez. Horrez gain, segurtasun perimetroa ezarri dute Belgikako Parlamentuaren inguruan, eta inguru horretan dauden hainbat enbaxada zaintzapean daude.
"Europarako hitzarmen berri bat. Inbertsio, kalitatezko lanpostu eta berdintasunaren alde" lelopean egin da manifestazioa. Europa osoko herritarrek eta sindikatuek hartu dute parte, baina bereziki Begilkakek eta inguruko herrialdeetakoek, besteak beste, Frantziakoek, Herbeheretakoek eta Alemaniakoek.
IAB Spainek (Espainiako komunikazio eta publizitate digitalaren sektorea aztertzen duen erakundea) egindako ikerketa baten arabera, sare sozialen erabiltzaileen %77k egunero baliatzen dituzte sareok.
2012ko datuekin konparatuta, %7 jaitsi da erabiltzaileen jarduna (%43 izatetik %36ra pasatu da). Dena dela, bada datu harrigarri bat: urte bakar batean, erabiltzaile bakoitza 2,6 profil izatetik 3,6 profil izatera pasatu da. 2010. urtean 1,7koa zen batez bestekoa.
Hala eta guztiz ere, sare sozial gehiago edukitzeak ez du esan nahi erabiltzaileen jarduera handitu denik. Datuek kontrakoa erakusten dute, erabiltzailea pasiboagoa bihurtu dela. %66k adierazi dute sare sozialak beste erabiltzaile batzuen jarduna aztertzeko erabiltzen dituztela, eta %51k, musika entzuteko edota bideoak ikusteko erabiltzen dituztela. %70 smartphone-aren bidez konektatzen dira, eta %56k tableta erabiltzen dute.
Sare arrakastatsuenak
IAB Spain erakundearen ikerketaren arabera, sarerik ezagunena Facebook da: erabiltzaileen %99k ezagutzen dute. Ondoren, Twitter dago (%92), eta gero, Youtube (%88). Baina sare arrakastatsuena, erabiltzaileen balorazioak kontuan hartuta, Youtube da, batez besteko 8,1eko notarekin. Atzetik datoz Facebook (7,9), Spotify (7,7), Pinterest (7,4) eta Twitter (7,3), hurrenez hurren. Guztiek ere batez bestekoa baino nota altuagoa lortu dute: 6,9tik gora, alegia.
Zertarako erabiltzen dira?
Ikerketak erakusten duenez espainiar erabiltzaileen %41ek marken jarraipena egiten dute sare sozialetan, bai lan-eskaintzengatik (%78k), bai deskontuengatik (%77k), bai bezeroenganako arretarengatik (%70ek).
Markak jarraitzen dituztenen gehienek, gainera, Facebook erabiltzen dute (%93k), eta ondoren Twitter (%20k), Youtube (%9k) eta Google+ (%7k).
Milaka pertsona bildu dira ostiralean manifestazioan, Europar Batasuneko doikuntza politikak eta murrizketak salatzeko. Martxan zehar hainbat istilu izan dira: harriak eta petardoak jaurti dituzte enbaxaden aurka, eta Batasuneko eraikinetara sartzeko saioak ere izan dira eta eraikin komunitarioetan sartzeko saiakerak izan dira.
EBko hamabi herrialdetako hogei sindikatuk parte hartu dute manifestazioan, tartean Espainiako UGT eta CCOO sindikatuek. Ipar Bruselako geltokian hasi, eta Batasuneko instituzioen egoitzetatik gertu dagoen 50. Urteurreneko parkerantz abiatu da martxa.
Bruselako Udaltzaingoak oraindik ez du zifra ofizialik, baina behin-behineko zenbaketaren arabera, 15.000 pertsona bildu dira manifestazioan.
Sindikatuen Europako Konfederazioak, berriz, 40.000 pertsonak parte hartu dutela baieztatu du, eta manifestazioaren "arrakasta" nabarmendu du.
Martxa segurtasun-neurri handiek zainduta egin da, istiluen aurkako unitateen eta helikopteroen begiradapean.
Burua estalita zuten pertsona batzuk EBko Kontseiluaren eraikinean sartzen saiatu dira, eta, beraz, sarbide guztiak itxi dituzte, segurtasun agenteek azaldu dutenez. Horrez gain, segurtasun perimetroa ezarri dute Belgikako Parlamentuaren inguruan, eta inguru horretan dauden hainbat enbaxada zaintzapean daude.
"Europarako hitzarmen berri bat. Inbertsio, kalitatezko lanpostu eta berdintasunaren alde" lelopean egin da manifestazioa. Europa osoko herritarrek eta sindikatuek parte hartu dute, baina bereziki Belgikakoek, eta inguruko herrialdetakoek, besteak beste, Frantziakoek, Herbeheretakoek eta Alemaniakoek.