Ekonomia -

Otsaileko datuak

Euskal industriaren eskaera zerrenda % 1,9 murriztu da azken urtean

Bestalde, urteko lehen bi hilabeteetan, Euskadiko industria sektorearen fakturazioa % 1,7 jaitsi da, Estatuko batez bestekoa baino hiru hamarren gehiago.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko industria sektorearen fakturazioa egonkor mantendu da otsailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, baina eskaera zerrenda % 1,9 jaitsi da, gaur Estatuko Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Estatu mailan, sektoreak % 0,3ko jaitsiera izan du otsailean, eta daturik onenak Andaluzian eta Valentzian izan dira (% 6 eta % 4,5eko igoerak, hurrenez hurren). Jaitsiera handienak, berriz, Kanarietako Autonomia Erkidegoan eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan izan dira, % 28,2 eta % 18,3 egin baitute behera, hurrenez hurren.

Bestalde, urteko lehen bi hilabeteetan, Euskadiko industria sektorearen fakturazioa % 1,7 jaitsi da, Estatuko batez bestekoa baino hiru hamarren gehiago.

Eskaera zerrendari dagokionez, Euskadiko industriak datu txarrak izan ditu otsailean, % 1,9ko beherakada izan baitute.

Hazkunde handiena Nafarroan eta Extremaduran izan dira (% 7,9 eta % 6,3, hurrenez hurren) eta jaitsiera handienak Kanarietan eta Balearretan izan dira (% 26 eta % 15,5 egin dute behera, hurrenez hurren).

Hala ere, urteko lehen bi hilabeteetan, eskaera zerrenda zertxobait igo da (% 0,6), Estatuan % 1,3 jaitsi bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Industria albisteak