Ekonomia -
2014an
Volkswagenek 300.000 unitateko ekoizpena gaindituko du Nafarroan
2013ko zenbakiekin alderatuta, hazkundea % 3,5etik gorakoa izango da.
Erredakzioa
Volkwagen automobil-partzuergoak fabrikatutako 300.000 unitateen muga gaindituko du Landabeneko (Nafarroa) fabrikan, aurtengo jardueran, horrek, 2013an zenbatutako zifrekin alderatuta, % 3,5eko hazkuntza baino handiagoa eragingo du, Francisco Perez Botello Volkwagen-Audi Espainiako presidenteak iragarri duenez.
Nafarroan fabrikatzen den Polo berriaren nazioarteko aurkezpenean, Perez Botellok faktoria horren garrantzia nabarmendu du bai konpainiarentzat bai Espainiako ekonomiarentzat ere, era zuzenean 5.000 pertsonek lan egiten baitute, eta, ez zuzenean 9.000 langilek.
Zuzendariak azaldu duenez, zentro produktiboa Volkswagen partzuergoko eraginkorrenetako eta garrantzitsuenetako bat da mundu osoan, eta egun, gaitasun osoz lan egiten ari direla gaineratu du, hiru lanalditan. Halaber, produkzioaren % 90 mundu osoko 70 herrialde baino gehiagora esportatzen dutela azaldu du.
Lanbadeneko fabrika bakarra izango da, Uitenhagekoarekin (Hego Afrika) batera, Poloren bertsio berria prestatuko duena hasiera batean. Perez Botelloren arabera, faktoria horrek Poloaren 1.524 unitate fabrikatzen ditu egunean.