Ekonomia -
Katalunia
Errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea Konstituzioaren kontrakoa da
Auzitegi Konstituzionalak emandako erabakia da eta, nahiz eta soilik Kataluniako kasua aipatzen duen, litekeena da Madrileko kasuan ere erabaki bera hartzea.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren kontrakotzat jo du errezeta bakoitzeko ordaintzea Katalunian, auzitegietako iturriek zabaldu dutenez.
Neurria 2013ko urtarrilean baliogabetu zuen Konstituzionalak, eta beste prozesu batean Madrileko Erkidgoak hartutako neurria ere bertan behera utzi zuen, badaezpadako neurri gisa.
Kataluniako farmaziek utzi zioten errezeta bakoitzeko euro bat ordaintzea eskatzeari, Konstituzionalak tasa bertan behera uzteko agindu zuenean, 2012ko ekainetik hasita 45,7 milioi euro jaso ondoren.
Auzitegi Konstituzionalak emandako erabakia da eta, nahiz eta Kataluniako kasua aipatzen duen, litekeena da Madrileko kasuan ere erabaki bera hartzea.