Ekonomia -
Datu positiboak
Etxebizitzen salmenta % 17 igo da martxoan, Euskal Herrian
Martxoan 951 etxebizitza saldu ziren Euskal Herrian, eta azken hamabi hilabeteetako joera negatiboa hautsiz.
Erredakzioa
Etxebizitzen salerosketa % 17 igo zen martxoan, Euskal Herrian, 2013ko hilabete berarekin alderatuta, beraz, etengabeko jaitsiera izan den urtebete honen ostean datu positiboak dira.
Estatistikaren Institutu Nazionalak astearte honetan argitaratutako Jabetza Eskubidearen Transmisioaren Estatistikaren arabera, martxoan 951 etxebizitza saldu ziren Euskal Herrian, azken hamabi hilabeteetako joera negatiboa hautsiz.
Euskal merkatu higiezinak zifra positiboa izan zuen azken aldia iazko otsailean izan zen, % 1,4ko igoerarekin. Igoera hori parentesi bat izan zen krisiaren hasieratik negatiboa izan den estatistika batean.
2013an, Euskal Herrian etxebizitzen salmentaren jaitsiera % 40,4koa izatera heldu zen martxoan, eta 35,6koa urrian. 2014a ez zen askoz hobeto hasi, urtarrilean % 40ko atzeraldia egon zelako, eta, otsailean, % 34koa.
Martxoan, aldiz, euskal sektoreak % 17 egin zuen gora, 951 etxebizitza salduta: 842 libre eta 109 babestuak. Saldutako pisu gehienak (620) bigarren eskukoak ziren, eraikitakoak, 331.