Ekonomia -
Opor fiskalak
Confebask: 'Isunak euskal enpresengan izango du eraginik handiena'
Opor fiskalen auzian, “kalte gehien jaso dutenak” EAEko enpresak izan direla esan du Confebaskeko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren hitzetan, ‘opor fiskalengatik’ jasotako 30 milioi euroko isunak euskal enpresengan izango du eraginik handiena, "eta hori askotan ahaztu egiten da”. Bestalde, “krisi egoeran” eta erakundeek bizi dituzten “estutasunak” direla medio, isunaren albistea ez dutela “ondo hartu” gaineratu du.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak Miguel Angel Lujari esandako hitzak ez ditu baloratu nahi izan. “Ibilbide luze honetan anekdota bat izan dela pentsatu eta gai hori amaitutzat jo nahiko nuke”, esan du.
Hala ere, prozesu guzti horretan “kalte gehien jaso dutenak” EAEko enpresak izan direla berretsi du: “inbertsio fiskal horiekin bat egin zuten, ondoren inbertsio handiak egiteko eta lanpostu asko sortzeko”.
Ondorez, laguntza horiek legez kanpo utzi zituztenean, enpresei dirua bueltatzeko eskatu zieten, “eta krisi garaian izan bazen ere, diru-laguntzak bueltatu egin dira”. “Eztabaida horietan kalte handiena nork jaso duen ahaztu egiten dugula uste dut”, gaineratu du.
Hala ere, Confebasken eta Jaurlaritzaren arteko harremana ona dela adierazi du.