Ekonomia -

Nazioarteko Kongresua

Galdaketako multinazionalak eta Euskadiko enpresak, eskutik helduta

Bilera horiei esker, EAEko enpresek bezero garrantzitsuenen beharrak ezagutu ahal izango dituzte, eta multinazionalekin harremanak estutu eta bultzatu, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Fundizioari buruzko mundu mailako kongresua hasi da Bilbon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alstom, Volvo edota Scania multinazionalek, besteak beste, Euskadiko galdaketa alorreko 20 bat enpresaren arduradunekin bilerak egingo dituzte gaur, Bilbon, Munduko 71. Galdaketa Kongresuan.

Bilera horiei esker, EAEko enpresek bezero garrantzitsuenen beharrak ezagutu ahal izango dituzte, eta multinazionalekin harremanak estutu eta bultzatu, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Frantzia, Suedia, Alemania, Danimarka, Italia eta Luxenburgoko enpresetatik etorri dira gurera, Bilboko Kongresuan parte hartzera. Besteak beste, energia, automozioa, aeronautika eta makina-erreminta alorreko enpresak dira.

Kongresuaren bigarren eguna da gaurkoa, eta bertara nazioarteko 850 bat aditu hurbildu dira. Galdaketaren Nazioarteko Erakundeak, Ik4-Azterlanek eta Tabiera Institutuak antolatu dute.

Galdaketaren alorra “berritzaileagoa” eta “jasangarriagoa” egitea da bilkura horren helburu nagusia.

Estatu mailan, urtean 1,3 milioi tona (5.000 milioi euro) ekoizten ditu galdaketa sektoreak, eta 50.000 pertsonak lan egiten dute alor horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak Industria