Ekonomia -
Enpresei diru laguntzak
'Opor fiskalen' isuna enpresek ordaintzeko eskatu du Gunek
Isuna "oso larria" dela uste dute eta euskal ogasunek egindako "iruzurrarengatik" jarri dutela diote, ez diru laguntzengatik.
Erredakzioa
Europar Batasunak opor fiskalengatik jarritako isuna enpresek ordaintzeko bideak bilatzeko eskaera egin dute Gune plataformako kideek. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, isun hori gastu sozialean eta zerbitzu publikoetan egindako "murrizketen" bidez ordaintzea saihestea da helburua.
Mikel Noval (ELA) ETA Bea Martxueta (LAB) bozeramaileek Gune osatzen duten sindikatuek eta talde sozialek opor fiskalen isunaren harian adostutako testua aditzera eman dute.
Novalek esan duenez, isuna "oso larria" da, isuna bera eragin duten "arrazoiengatik" eta guztia gertatu den "testuinguruagatik", izan ere, foru ogasunek "arautzeko duten gaitasuna erabiltzen dute errenta handiei zergak jaisteko eta langileen errentei presio fiskala igotzeko".