Ekonomia -

Elkarretaratzea Bilbon

Lanbideren 'murrizketak' salatu dituzte kolektibo sozialek

Lanbideren "praktika txarrak" salatzeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren aurrean. Murrizketek "krisiak kaltetutako" pertsonen "eskubideak urratzen" dituztela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbideren "praktika txarrak eta murrizketak" salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Bizkaiko kolektibo sozialek, langabeek eta familiek, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren aurrean. Murrizketek "krisiak kaltetutako" pertsonen "eskubideak urratzen" dituztela uste dute.

"Zerbitzu sozial duinen alde, murrizketarik ez" leloarekin Lanbideren "urraketak eta gehiegikeriak" salatu dituzte dozenaka lagunek.

"Pertsona eta familia kaltedunen eskubide apurrak aplikatzeko" modua kritikatu du Liz Quintana Munduko Emakumeen bozeramaileak; izan ere, "ogi-birrinak" izango balira bezala egiten dute.

Lanbideren "praktika txarren" artean hilabete amaierara heldu ahal izateko gizarte-prestazioak behar dituzten pertsonak artatzeko atzerapena azpimarratu dute Bizkaiko kolektibo sozialek eta langabeen batzarrek.

"Langabezia, prekarietatea eta pobrezia areagotu dira eta egoerari aurre egiteko langile nahikorik ez du Lanbidek", jakitera eman dute kolektibo sozialek. Gainera, behartsuek hitzordua eskatu behar dute, "horrek berehala artatzea ezinezko egiten du", salatu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Lanbide berriak