Ekonomia -

Europako Banku Zentrala

Interes-tasak % 0,15ean mantentzea erabaki du EBZk

Hala erabaki du Europako Banku Zentralak, eurogunean hazkuntza txiki bat eman dela eta inflazioak egonkor jarraitzen duela egiaztatu ostean.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak interes-tasak % 0,15eko minimo historikoan mantentzea erabaki du, eurogunean hazkunde ahula izan dela eta inflazioak egonkor jarraitzen duela konprobatu eta gero.

Horrez gain, bankuei dirua maileguan egun batez uzteko tasa % 40an utzi dute.

Gauzak horrela, Europako Banku Zentralak merkatuek eta analistek espero zutena egin du.

Europako Bankuak ekaina hasieran hainbat neurri onartu zituen, eurogunean kredituak bultzatzeko asmoz, hala nola, interes-tasak jaistea edo aktibodun bonoak erosteko aukera ematea.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak iradoki duenez, oso litekeena da 2016a bukaera arte mantentzea interes-tasak % 0,15ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Europako Banku Zentrala