Ekonomia -

111 milioi euroren truke

Bahia Bizkaia enpresaren % 25 saldu dio Iberdrolak BP konpainiari

BP Global Investment konpainiak enpresaren % 50 zuen dagoeneko, baina erosketarekin Bahia Bizkaia Electricidaden (BBE) % 75 kontrolpean izango du.

Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Jose Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bahia Bizkaia Electricidad (BBE) enpresaren % 25 BP Global Investment konpainiari 111 milioi euroren truke saltzeko akordioa lortu du Iberdrolak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako agiri batean iragarri duenez.

Operazioa ixteko beharrezko baimenak oraindik jaso ez dituztela azaldu du Iberdrolak. Horregatik, baimen guztiak lortu eta azken salneurria finkatu arte operazioak kontuetan izango duen eragina zehazterik ez dagoela gaineratu du konpainiak.

BPk enpresaren % 50 zuen dagoeneko, baina erosketarekin Bahia Bizkaiaren % 75 kontrolpean izango du. Bilboko Portuan dagoen ziklo konbinatuko zentrala ustiatzen du BBEk. Zentralak 785 megawatteko potentzia du.

Nahiz eta desinbertsioak aurrera eraman, oraindik 400 megawatteko gaitasun termikoa mantentzen du Iberdrolak Euskadin, Santurtziko ziklo konbinatuari esker.

Operazioa desinbertsio egitasmoaren barnean kokatu du Iberdrolak, taldearen sendotasuna mantentzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Bizkaiko albisteak Ekonomia Euskal enpresak azken ordukoa