Ekonomia -
Akordioa
Repsolek Talisman Energy kanadarra erosiko du, 10.000 milioi eurotan
Espainiako enpresa batek azken bost urteotan egin duen nazioarteko salerosketarik handiena da hau.
Erredakzioa
Repsolek akordioa lortu du Talisman Energy Kanadako enpresaren kapital sozialaren % 100 erosteko, 8.300 dolarren truke (6.640 milioi euro). Halaber, 4.700 milioi dolarreko zorra erosiko du (3.760 milioi euro); ondorioz, 13.000 milioi dolarreko (10.400 milioi euro) salerosketa izango da.
Espainiako enpresa batek azken bost urteotan egin duen nazioarteko salerosketarik handiena da hau, Repsolek berak adierazi duenez.
Salerosketa horrekin, mundu mailako energia arloko talde nagusietako bat izan da Repsol, petrolio ekoizle pribatuei dagokionez 15 nagusienen artean baitago talde espainiarra: 50 herrialdetan dago egun Repsol, 27.000 langilerekin.Ekoizpena handitu Talisman taldera sartuta, % 76 igoko da Repsol taldearen ekoizpena, eta egunean 680.000 kupel baliokidera helduko da. Halaber, erreserben zenbatekoa % 55 igoko da, 2.353 kupel baliokidera.
Antonio Brufau Repsol taldeko presidenteak azpimarratu duenez, operazioa ‘’eraldatzailea eta pozgarria’’ da.
‘’Mundu osoko 100 konpainia eta aktibo aztertu ondoren hartutako erabakia da. Talisman beti izan da aukerarik onena, aktiboen kalitateagatik eta bertako langileengatik’’, azpimarratu du Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak. Aurreikuspenen arabera, 2015eko erdialdean egingo dute salerosketa.