Ekonomia -

Hauteskundeak

Garamendi bizkaitarrak CEOEko presidente kargua kendu nahi dio Roselli

Botoak eguerdian zenbatuko dituzte; beraz, arratsalderako jakingo da nor izango den Espainiako Estatuko patronalaren presidente berria datozen lau urteetan.

Antonio Garamendi enpresari bizkaitarra. Argazkia: Efe
Antonio Garamendi enpresari bizkaitarra.
Antonio Garamendi enpresari bizkaitarra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Garamendi enpresaburu bizkaitarrak CEOE patronal espainiarraren presidente kargua kendu nahi dio Juan Roselli gaurko hauteskundeetan. Lehenengoak aldaketarako aldarrikapena du bere alde, eta bigarrenak, esperientzia eta kudeaketa erreformista.

Espainiako Estatuko enpresa erakundeetako 760 ordezkari deitu dituzte botoa ematera, 10:30etik aurrera, eta hautagai ezagun baten eta egungo kudeaketa kritikatzen duen hautagaiaren artean aukeratu beharko dute.

Botoak eguerdian zenbatuko dituzte; beraz, arratsalderako jakingo da nor izango den Espainiako Estatuko patronalaren presidente berria datozen lau urteetan.

Rosellek 9 erakunderen 304 abal aurkeztu ditu, eta indar erakustaldia egin du kanpaina osoan.

Antonio Garamendi CEPYME enpresa txiki eta ertainen elkarteko presidenteak, berriz, ez du abalik eskatu, botoak baizik, eta sektoreko erakunde txikiei bereziki.

Erkidegoetako patronalen kasuan, Rosellek du babes gehien, baina hautagai bizkaitarrak Espainiako Estatu osoa zeharkatu du kanpaina egiteko, eta EAEko, Kantabriako, Errioxako, Gaztela eta Leongo eta Gaztela-Mantxako patronalen babesa eskuratu omen du.

Lehia oso estua izango da, eta garaipena enpresa elkarte txikiek, boto bat eta hiru artean dutenek, erabaki dezakete, horien botoak Garamendiren aldekoak izango direla ematen baitu.

Rosellek Gerardo Diaz Ferranen lekua hartu zuen, azken horrek Viajes Marsans enpresan egindako iruzurragatik kartzela-zigorra jaso ostean, eta Garamendik Jesus Terciadoren lekua hartu zuen, dirua legez kanpo kobratzeagatik dimisioa eman eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresaburuak CEOE