Ekonomia -

Enplegu sailburu berria

Toña Urkullurekin elkartu da eta 'beharrezko azalpenak' eman dizkio

Sailburu berriak ohar bat kaleratuko du. Bizkaiko Auzitegiak 18 hilabeteko inhabilitazioa ezarri zion iragan astean.

Angel Toña administratzaile konkurtsalerako inhabilitatuta dago

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Iñigo Urkullu lehendakariarekin elkartu da gaur, eta Bizkaiko Auzitegiak konkurtso-administratzaile izateko ezarri dion 18 hilabeteko inhabilitazioari buruzko "beharrezko azalpenak" eman dizkio.

Lehendakaritzako iturriek berri eman dutenez, Toñak prentsa ohar bat argitaratuko du egunean zehar.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriak atzo egin zen karguaren jabe, Juan Maria Aburto ordezkatuz, (EAJren Bilboko alkategaia).

Toña sailburu izendatu eta biharamunean, gaur Gara egunkariak argitaratu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak aintzat hartu duela Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta bost langilek aurreko epai baten kontra jarritako apelazio helegitea. Halaber, Fundifes, Otsaila 21 eta Bator Gestion 2004 enpresen administrazio konkurtsalak zigortu ditu.

Egunkari horren esanetan, otsailaren 4an eman zuen epaia Auzitegiak. Fundifes, Otsaila 21 eta Bator Gestion 2004 enpresen konkurtso administrazioko kidea zen orduan Toña.

Gara egunkariaren arabera, Toña (Jose Maria Aburtoren ordezkoa, atzotik) zigortu egin zuten, likidazioan zehar ordainketen ordena aldatu eta enpresa horiek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin eta gutxienez bost langilerekin zuten zorra atzeratzeagatik.

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriari konkurtso-administratzaile izateko 18 hilabeteko inhabilitazioa ezarri zion iragan astean Bizkaiko Auzitegiak, Gara egunkariak gaur argitaratu duenez.

Iragan astean kaleratutako epaiaren aurrean, administratzaileek ordainketak berrantolatu beharko dituzte, eta baita horietako batzuk itzultzeko eskatu ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren eta epaiketan pertsonatu diren bost langileen eskariei erantzuteko. 3,25 milioi euro zor omen dizkiote lehenengoari, eta 50.000 euro, beste horiei.

Horrez gainera, 18 hilabeteko inabilitazioa ezarri die horiei konkurtso-administratzaile izateko, tartean, Angel Toñari.

Bestalde, PP, EH Bildu eta UPyD alderdiek Angel Toña sailbruuaren kargugabetzea eskatu dute, zigorrak sailburu izateko gaitasunik gabe uzten duela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea