Ekonomia -

“Espainia hobeto egongo da”

Rajoy: 'Hurrengo legealdian 20 milioi enplegu izatera hel gintezke'

Espainiako presidentearen esanetan, enplegu kopuru hori lor daiteke, urtean 500.000 lanpostu sortuta, egungo politika ekonomikoari eutsiz gero.

Rajoy, elkarrizketan. Irudia: EFE
Rajoy, elkarrizketan. Irudia: EFE
Rajoy, elkarrizketan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentearen esanetan, datorren legealdian 20 milioi enplegu izatera hel litezke, urtean 500.000 lanpostu sortuta, egungo politika ekonomikoari eutsiz gero; izan ere, politika hori “emaitzak ematen ari da, eta atzerrian ere positibotzat jo dute”.

Rajoy Onda Cero irratian eskainitako elkarrizketaren egindako adierazpenen arabera, Espainia “hobeto” egongo da 12 hilabete barru, pertsona gehiago egongo baita lanean eta Estatuak diru gehiago bilduko duelako zerbitzu publikoak hobetu eta mantentzeko. Halere, “ez da inoiz gehiegizko konfiantzarik izan behar” eta, hortaz, “ez dugu gelditu behar”, gaineratu du.

Horren hitzetan, datorren legealdian Espainia 20 milioi enplegu izatera hel liteke, 2014. eta 2015. urteetan milioi bat lanpostu sortu ostean, hurrengo legealdian beste bi milioi sor daitezkeelako. “Izan genituen behin, eta ez dago arrazoirik berriz ere ez izateko”, azaldu du.

Hori dela eta, ez da “inolaz ere” ausartegia esatea bi urtean milioi bat enplegu sor daitezkeela. 2014an Espainian 444.000 enplegu sortu ziren (% 1,4ko hazkundea) eta aurten “% 2 baino gehiago haziko da, zalantzarik gabe”; beraz, litekeena da 500.000 lanpostu baino gehiago sortzea.

Horren haritik, Rajoyren arabera, gaur egun Espainiaren “mehatxurik handiena” da egungo politika ekonomikoari ez eustea eta “logikaren eta sen onaren kontrako gauzak” egitea, horrek aurreikuspenak hankaz gora utz lezakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Lana berriak Espainiako Gobernua albisteak