Politika -
Estatuaren egoera
Rajoyk iragarritako neurriak, Estatuaren egoeraren gaineko eztabaidan
Espainiako presidenteak erreforma sorta bat iragarri du, legealdia oraindik ez dagoelako “agortuta” eta, esan duenez, aurten onartzekoak dira.
I.G. | Eitb.eus
Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du, Estatuaren egoeraren gaineko eztabaidan egindako ordu eta erdiko hitzaldian, legealdia ez dagoela oraindik “agortuta”; hori dela eta, erreforma sorta bat iragarri du, aurten onartzeko, hauteskunde orokorrak egin baino lehen.
Hauexek dira Rajoyk Kongresuan iragarritako erreformak :
Kontratu mugagabe berriei tarifa murriztu bat aplikatuko zaie eta, soldataren lehenengo 500 euroen kasuan, ez diote Gizarte Segurantzari ezer ordain du beharko.
1. Kontratu mugagabe berriei tarifa murriztu bat aplikatuko zaie eta, soldataren lehenengo 500 euroen kasuan, ez diote Gizarte Segurantzari ezer ordain du beharko.
2. Enplegurako Lanbide Hezkuntza sistemaren erreforma.
3. Ekintza Sozialaren eta Boluntarioen Hirugarren Sektoreko Legearen proiektua.
4. Familia Babesteko Plan Integrala eta Adinekoak laguntzeko Jarduera Esparrua.
5. Guraso bakarreko familientzako (guraso bat eta bi seme-alaba) txekeak. Baliteke milioi bat pertsonak baino gehiagok neurri horri heltzea.
6. Langile Autonomoaren Estatutua Erreforma, lana eta bizitza familiarra uztartzeko hobaria.
7. Hiritar guziek “bigarren aukera” bat izatea errazteko Lege Dekretua.
8. Familiek zorra berrantolatu beharko dute epaitegietatik kanpoko akordio baten bidez. Hala egitea posible ez bada, Konkurtsoen Legea aplikatuko da, bermeak eta ondasunak mahaigaineratu eta gero geratzen diren zorrak kentzeko.
9. Zorren inguruko erreklamazioak egiteko epeen berrikusketa; orokorrean bost urtekoak izango dira, gaur egungo 15 urteen ordez.
10. Bankuen Jarduera Zuzenen Kodearen Erreforma, familia gehiago neurriez balia daitezen.
11. Sektore publikoaren esparru juridiko berria, inflazioa ekiditeko helburuarekin.
12. Justizia arintzeko neurrietan aurrerapausoak eman, Prozedura Kriminalaren Legea aldatu eta tasen sistema berrikusi.
13. Delituak eragindako Aktiboak Berreskuratzeko eta Kudeatzeko Bulegoa sortu, urtea bukatu baino lehen.
14. Zerga Sistemaren Legearen erreforma, iruzurrari aurre egiteko, esaterako, iruzur handienak ezagutaraziz.
15. Lan Ikuskaritza, Gizarte Segurantza eta Lan Segurtasun eta Osasunaren Sistemaren Legea aldatu, iruzurrari aurre egiteko borroka indartzeko.