Ekonomia -

Negoziazio luzea

Badago akordioa Gipuzkoako zaharren egoitzetako hitzarmenaren gainean

Hortaz, astelehenerako deituta zegoen greba bertan behera geratu da lurralde historikoko zaharren egoitzetan. Itunak 500 langileren baldintzetan eragingo du.

Langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eulen enpresak eta horren langileen batzordeak (ELAren 15 ordezkarik eta LABen beste bik osatuta) akordioa lortu dute Gipuzkoako zaharren egoitzen langileen enpresa-hitzarmenaren inguruan, astelehenerako deituta zegoen grebaren atarian.3

Akordioaren ostean, Gipuzkoan astelehenik aurrera greba egitera deituta zeuden hamalau zentroko langileek bertan behera utzi dute deialdia.

ELAren esanetan, Eulen "sektoreko enpresarik handienetako da, greba egitera deituta daudenen artean". Gainera, gogorarazi duenez, akordioa sinatuta, Bergara, Oñati, Zumaia, Andoain, Hernani eta Irun herrietako zaharretako egoitzek eta Elgoibar, Zumaia, Zarautz, Andoain, Hernani, Antzuola eta Elgeta udalerrietako Eguneko zentroek ere amaitutzat emango dute lan-gatazka eta ez dute grebarik egingo.

Gainera, pozgarritzat jo du horrela "sektore horretako langileriaren % 85ek hitzarmena berrituta izango dutela. Langile gehienak emakumezkoak dira eta gatazka aurreko apirilean hasi zuten".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Grebak Ekonomia albisteak