Ekonomia -
Euskal industria
Euskal industri jarduera % 4,7 gehitu zen uztailean
Lurraldeka, Araban % 1,7, Gipuzkoan % 4,3 eta Bizkaian % 6,6 izan da Industri Produkzioaren Indizearen bilakaera positiboa.
Eustaten datuen arabera, 2015eko uztailean % 4,7 gehitu zen Euskal industri produkzioa, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen zazpi hiletan % 3,4ko hazkundea izan da.
Urtaroen eragina zuzenduta, % 0,3 gehitu zen euskal industri produkzioa, 2015eko aurreko hilarekin, ekainarekin, alderatuta.
2015eko uztaileko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, aldakuntza positiboak izan ditu industriaren lau sektore handietan: kontsumo-ondasunak % 6,2, kontsumo-ondasun iraunkorrak % +24,3, ez-iraunkorrak % -0,7, ekipo-ondasunak % 8,0 gehitu dira, bitarteko ondasunak % 0,2 eta energia % 10,3.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen arteko hazkundeari dagokionez, 2015eko uztailean, urte artean, makineria eta ekipoa % 11,9 igo da, energia elektrikoa, gasa eta lurruna % 10,7 eta garraio materiala %6,1. Jaitsierei dagokienez, kautxu eta plastikoak % 3,3 moteldu dira, eta metalurgia eta metalezko produktuetan % 2,0.
Lurraldeka, Araban % 1,7, Gipuzkoan % 4,3 eta Bizkaian % 6,6 izan da Industri Produkzioaren Indizearen bilakaera positiboa.