Ekonomia -

Lan hitzarmenak

ELAk eta LABek ez dute Arabako metalaren lan hitzarmena sinatuko

Bi sindikatuen esanetan, aurreakordio 'onartezina' eta ohartarazi dute sinatu duten bi sindikatuek -CCOO eta UGT- sektorearen % 30a baino ez dutela ordezkatzen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta LABek ez dute sinatuko CCOO eta UGT sindikatuek SEA Arabako patronalarekin Arabako metalaren lan hitzarmena berritzeko lorturiko aurrekoardioa, "onartezina" dela argudiatuta. Halaber, ohartarazi dute aurreakordioa sinatu duten CCOO eta UGT sindikatuek sektorearen % 30a baino ez dutela ordezkatzen.

LABek prentsaurreko batean eta ELAk ohar bidez salatu dutenez, uztailean SEA Arabako patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek lorturiko aurreakordioaren ondorioz, Arabako metalgintza sektoreko 20.000 langileren lan-baldintzak okertu egin dira eta malgutasuna areagotu egin da.

ELAren esanetan, UGT Arabako metalgintza sektorearen % 18,2a ordezkatzen du eta CCOOk, ostera, % 12,6a. Halaber, langileek demokratikoki erakutsitako borondateari bizkar ematea egotzi die bi sindikatuei.

Aipaturiko aurreakordioak ez du jasotzen lan erreformaren aplikaziotik langileak babestuko dituen klausularik, ondorioz, azpikontratatutako langileak izango dira kaltetu nagusiak.

UGTk eta CCOOk erabateko babesa eskaini diote aurreakordioari. Aurreakordioa berretsiz gero, langileek % 1eko soldata igoera izango dute 2015ean, % 1,5ekoa 2016an eta % 1,75ekoa 2017an, bost urtez soldata izoztuta izan ondoren.

LABek gaur salatu duenez, ordea, aurrekoardioarekin "lau urte galduko dira"; izan ere, ez dira kontuan hartuko 2011 eta 2015 urteen arteko soldata igoerak aintzat hartuko.

Behin akordioa berretsita, eraginkortasun mugatua izango duen lan hitzarmena onartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba ELA LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Metalgintza