Ekonomia -

Volkswagenen eskandalua

Volkswagen auzia: ikus ezazu zure autoak motor trukatua duen

Volkswagenek web inprimaki bat jarri du martxan, isurketa kutsagarrien iruzurrarekin lotuta dauden zein diren autoak jakiteko. Erabiltzaileek ibilgailuaren txasis-zenbakia sartu beharko dute.

Volkswagen
Volkswagen
Volkswagen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen etxeak web bidezko tresna bat jarri du abian, bezeroek euren autoetan EA 189 EU 5 diesel motorraren isurketa kutsakorren benetako maila estaltzen zuen programa jarrita ote dagoen ala ez ezagutzeko.

Volkswagenek martxan jarri duen tresnaren irudia. Txasis-zenbakia sartu behar da bertan

Volkswagenek martxan jarri duen tresnaren irudia. Txasis-zenbakia sartu behar da bertan

Aipatutako tresna dagoeneko martxan dago Volkswagen etxeko webgunearen alemanezko bertsioan, nahiz eta ez zuten datorren astera arte jarri behar, printzipioz. Tresna horren bidez, erabiltzaileek berehala egiazta dezakete euren autoa softwarearen auziarekin lotuta dagoen. Horretarako, txasis-zenbakia besterik ez dute sartu behar.

Autoak egiten duen taldearen iturriek azaldu dutenez, tresna hori gaur jartzeak ez du zerikusirik bezeroei informazioa eskaintzeko gaur bertan martxan jarri duten telefono-zenbakia gainezka egotearekin.

Doako telefono-zenbakia (900 180 361) 9:00etan hasi da lanean, eta deien kopuruaren aurrean zerbitzutik kanpo geratu da hasi eta berehala.

Volkswagenek azaldu duenez, banaka jarriko dira harremanetan eskandaluarekin lotuta dauden bezero bakoitzarekin, egoera zein den eta hurrengo urratsak zein izango diren jakinarazteko.

Asimismo, la empresa aseguró que los vehículos afectados "son técnicamente seguros y aptos para la circulación" y resaltó que todos los automóviles con motor diesel EU 6 que se venden en la Unión Europea "cumplen con los requisitos" legales y con las normas medioambientales.

Aldi berean, enpresak baieztatu du eragindako autoak teknikoki seguruak eta gidatzeko egokiak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Alemania Iruzurrak bideoak Albisteak Gaur EAEko kutsadura gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Volkswagen albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa