Ekonomia -

Balizko salmenta

Gerdauk ukatu egin du Sidenor saltzeko erabakia hartu izana

Enpresa brasildarrak esan du Basauriko, Gasteizko, Legutioko, Maltzagako, Legazpiko eta Azkoitiko lantegien inguruan hartzen dituen erabakiak jakinarazi egingo dituela.

Basauriko Sidenor. Argazkia: EiTB
Basauriko Sidenor.
Basauriko Sidenor. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerdau siderurgia enpresa brasildarrak iragarri du ez duela Sidenor filiala saltzeko erabakirik hartu. Sidenorrek lantegiak ditu Basaurin, Gasteizen, Legution, Maltzagan, Legazpin eta Azkoitian, eta 1.500 langile ditu.

Brasilgo Baloreen Merkatuak galdetu dio Gerdauri zer egiteko asmoa duen, izan ere, prentsan argitaratu dute Santander bankuak Sidenorren Espainiako Estatuko lantegiak saltzeko agindua jaso duela.

Gerdauren esanetan, konpainiak maiz aztertzen ditu "aktiboak optimizatzeko aukerak, negozioak handitzeko asmoz".

Horregatik, "inbertsio bankuen aholkularitzara jotzen du", gaineratu du.

Gerdauk azpimarratu du merkatuari jakinaraziko dizkiola uneoro garrantzizkoak diren aktiboen inguruan hartzen dituen erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko argazkiak Gasteiz albisteak Azkoitia bideoak