Ekonomia -
Isurien eskandalua
Volkswagenek 1.000 milioi gutxiago inbertituko ditu 2016an
Isurien eskandalua ezagutu baino arinago iragarritako inbertsioak (13.000 milioi euro) murriztu ditu Alemaniako konpainiak.
Agentziak | Erredakzioa
Volkswagen Alemaniako auto fabrikatzaileak iragarri duenez, 2016an 12.000 milioi euro bideratuko ditu inbertsioak egiteko, diesel eta gasolina motordun ibilgailuetan egindako manipulazioa ezagutu baino lehen iragarritakoa baino 1.000 milioi gutxiago.
Matthias Muller Volkswageneko presidentearen hitzetan, "ziurgabetasun garai bati egin beharko diogu aurre".
"Aurreikusitako gastu eta inbertsioei helduko diegu, baina aurrez esan genuen bezala, erabat beharrezkoa ez dena kenduta,", esan du Mullerrek.
Azken adierazpen horien arabera, badirudi Landabengo lantegirako aurreikusitako 900 milioiko inbertsioa zalantzan ez dagoela. Dena dela, laster, azaroaren 25ean, horren inguruko zehaztapen gehiago emango dizkie multinazionalak Espainiako Gobernuko eta sindikatuko kideei, orduan bilduko baita Estatuko inbertsioen koordinazio eta jarraipen taldea.