Ekonomia -

Lan-erregulazioko txostena

Gamesako langileek mobilizazioak egingo dituzte ostiraletik aurrera

Iruñeko Sarrigureneko lantegitik Nafarroako Jauregiraino martxa egingo dute langileek eta jada Madrilen aurkeztu duten lan-erregulazio txostena Nafarroara ekartzea eskatuko diote Foru Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan otsailaren 25ean enpresak aditzera eman zuen lan-erregulazioko txostenaren aurka protestak egingo dituzte Gamesako langileek hurrengo ostiralean, otsailak 5, EITBk jakin izan duenez.

Ostiralean, beraz, Gamesaren Nafarroako Zuzendaritzaren egoitza hartzen duen Sarriguren lantegitik Nafarroako Gobernuaren egoitzaraino martxa egingo dute 10:30etan. Horrez gain, Altsasuko fabriko langileek greba orokorrerako deia egin dute egun horretarako.

Enpresak lan-erregulazioko txostena Madrilen aurkeztu duela jakin berri du Altsasuko lantegiko enpresa batzordeak eta horrenbestez, hori Nafarroara ekartzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Martxoaren 12an, ostirala, manifestazioa egingo dute Altsasun arratsaldeko 19:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea