Ekonomia -
Jantokiak
Eskoletako jantokietako grebak mantendu dituzte sindikatuek
Langileen lan baldintzak eta jantokien zerbitzua hobetzeko "borrokan" jarraituko dutela adierazi du ELAk.
Erredakzioa
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greben egutegia mantentzea erabaki dute enpresekin bildu ostean, gauza txikietan ere akordiorik lortu ez dutelako.
Sindikatuen arabera, enpresek egindako planteamendu bakarra bilerak egiteko egutegi bat finkatzea izan da, eta euren eskaintza mantendu dute.
Bestalde, sindikatuek bilera egutegi hori mantentzea onartu dute, baina "patronalak egoera honen aurrean duen jarrera guztiz etsigarria" dela adierazi dute. Langileen lan baldintzak eta jantokien zerbitzua hobetzeko "borrokan" jarraituko dutela adierazi du ELAk.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea