Ekonomia -
2015eko azken hiruhilekoa
Etxebizitzak % 0,6 garestitu dira EAEn eta Nafarroan
Etxebizitzaren prezioak % 1,7 gora egin zuen EAEn, 2015ean. Bestalde, urteko laugarren hiruhilekoan, % 4,2 gora egin zuen etxeen salneurriak Espainian.
Agentziak | Erredakzioa
Etxebizitzen prezioak % 0,6 egin zuen gora Euskadin eta Nafarroan, 2015eko azken hiruhilekoan. 2015ean, etxebizitzak % 1,7 garestitu ziren EAEn. Estatuko igoerarik handienak Valentzian (% 3) eta Euskadin (% 1,7) gertatu dira.
Hala ere, Estatuko erkidego gehienetan etxebizitzen salneurriak behera egin zuen 2015eko azken hiruhilekoan. Asturiasen beherakadarik handiena (% 2,5) eman zen.
Euskadi, Nafarroa eta Errioxa, ostera, gorakada handienak izan zituzten erkidegoak izan ziren.
2015eko laugarren hiruhilekoan, % 4,2 gora egin zuen etxebizitzen salneurriak Espainian. Hala, etxebizitzak zazpi hiruhileko jarraian garestitu dira, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) gaur argitaratutako datuen arabera.
EINren arabera, etxebizitzen prezioak batez beste % 3,1 gora egin zuen 2015ean, 2007tik igoerarik handiena.
Etxebizitza berrien kasuan, salneurriak % 5,8 egin zuen gora, 2008ko lehen hiruhilekotik gorakadarik handiena; bigarren eskuko etxeak, aldiz, % 4 garestitu ziren.