Ekonomia -

ESTATUKO DATUAK

EAEn salerosi dira etxebizitza gehien otsailean

Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan % 50,1 egin du gora otsailean salerositako etxebizitza kopuruak, iazko datuekin alderatuta. Nafarroan, % 31,2.

etxebizitzak
etxebizitzak
etxebizitzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan salerosi ziren etxebizitza gehien otsailean. Estatu Espainiarreko datua da, Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutakoa. Horren arabera, % 50,3 hazi zen EAEn urteko bigarren hilabetean salerositako etxebizitzen kopurua, iazko datuekin alderatuta. Estatuan, batez beste, % 15,8 egin zuen gora etxebizitzen salmentak.

Orotara, otsailean 6.488 ondasun salerosi ziren EAEn: 713 landetxe edo baserri, 3.158 etxebizitza arrunt, 142 orube eta 2.475 hiri-lur.

Jabetza-erregistroetan 3.158 operazio jaso ziren; 1.731 salerosketa, 56 donazio eta 812 herentzia erregistratu ziren, eta gainerakoak beste mota bateko izen-aldaketak izan ziren.

Nafarroa

Nafarroan ere gora egin zuen etxebizitzen salerosketa kopuruak, baino modu apalagoan, % 31,2 hazi baitzen. Denera, 2.728 salerosketa erregistratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza