Ekonomia -
Jatetxeak
Azurmendi, munduko bigarren jatetxerik onena Elite Travelerren iritziz
Eneko Atxaren jatetxearen aurretik, Chicagoko Alinea jatetxea baino ez dagoela uste dute Elite Traveler aldizkariko irakurleek.
Agentziak | Erredakzioa
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea da munduko bigarren jatetxerik onena, Elite Traveler aldizkariaren irakurleen arabera. Chicagoko Alinea da irakurle horien iritziz onena.
Iaz hirugarren postuan agertu zen Larrabetzuko jatetxea eta Eneko Atxa sukaldari gazte onena aukeratu zuten, azaldu dute Azurmenditik prentsa-oharrean.
"Lanean inoiz baino gehiago buru-belarri jarduten jarraitzeko" motibazioa ematen dio eneko Atxari gorespen horrek, "gurera datozen jankideengatik maitatua izatea oso atsegina" baita.
Jatetxe berria, Londresen
Bestalde, Eneko Atxak Londresen, udan, jatetxe berria zabalduko du. "Eneko" izena izango du, eta Covent Gardeneko One Aldwych bost izarreko hotelaren barne egongo da.