Ekonomia -

9.400 langabe gutxiago

Langabezia jaitsi egin da Euskadin

Urteko lehen hiruhilekoan Estatuan langabezia tasa murriztu duen erkidego bakarra izan da, % 7,66 jaitsi da, % 10,91ean kokatuz. Espainian %20,05ekoa da langabezia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

9.400 langabe gutxiago ditu Euskadik eta guztira 113.700 pertsona lanik gabe daude. Dena den, langabezia murriztu duen erkidego bakarra da eta Espainiak, aldiz, langabe kopuruaren markak hautsi ditu eta bere tasa % 20,05era igo da, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur baieztatu duenez.

Hain zuzen ere, % 7,66 egin du behera langabeziak Euskadin, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, eta langabezia tasa %10,91ekoa da.

Baina Euskadin langabezia jaitsi den bitartean, Nafarroan langabe kopurua % 17,26 egin du gora eta&' || 'nbsp; % 12,32ra igo da. 5.600 langabe gehiago ditu Nafarroak urtarriletik, guztira, 37.800 pertsona.

Kantabriak eta Aragoik dituzte langabezia tasarik altuenak, % 27tik gorakoak. Jarraian, Galizia (23,45%), Extremadura (% 23,04), Kanariar Uharteak (% 22,41), Katalunia (% 21,58) eta Melilla (% 22,42).

Honako erkidegoetan langabezia tasa nabarmen igo da, baina ez daude Espainiako batez bestekoaren gainetik: Asturias (% 16,80), Kantabria eta Aragoi (% 14tik gora), Balearrak (% 13,35%) eta Gaztela-Mantxa (% 12,83).

% 20,05, tasarik altuena 1997tik

286.200 langabe gehiago ditu Espainiak, guztira, 4.612.700 pertsona langabezian daude eta langabezia tasa % 20,05ra igo da. Hain justu, % 6,61 egin du gora aurreko hiruhilekotik eta % 17,36koa zen orain dela urtebete.

% 20,05eko tasa datu txarrena da 1997 urte bukaeratik, orduan, % 20,11koa zen langabezia.

Datu horiek ABC egunkariak asteartean aurreratu zituenekin bat datoz. Izan ere, estatistika erakundeak bere webgunean nahigabe argitaratu zituen, akats informatiko bat zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea