Ekonomia -

Azaroaren 15erako

Michelinen greba egitea proposatu du Ferroserrek, hildakoa dela eta

Azpikontratatutako enpresaren langileen batzordea hainbat bilera egiten ari da gaur. Proposamena Michelineko langile guztiei luzatu nahi diete.

Beharginek egindako protesta, lan-istripua dela eta. Argazkia: EiTB
Beharginek egindako protesta, lan-istripua dela eta. Argazkia: EiTB
Beharginek egindako protesta, lan-istripua dela eta. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferrovial Servicios-Metal enpresako langileen batzordeak greba egitea proposatu du azaroren 15ean, Gasteizeko Michelinen lantegian, "prekarietateak" eta "formakuntza faltak" urriaren 27an hildako langilearen istripua eragin zutela salatzeko.

Egun horretan, Ferroser (Ferrovial Servicios) enpresan lan egiten zuen 40 urteko gasteiztar bat hil zen, pisu handiko pieza bat gainean erorita.

Ferroserrek, bere aldetik, lau batzar egingo ditu gaurko egunean zehar, Gasteizko aipatutako lantegi horren kanpoaldean istripu lazgarri horren inguruan informatzeko, baina kanpoan egin behar izan du, enpresaren zuzendaritzak ez baitie baimena eman barruan egiteko.

Enrique Garoña Ferroser-Metal Michelinek mantenu lanak egiteko azpikontratatutako enpresaren langileen batzordearen presidenteak salatu egin du enpresak asanbladak oztopatu nahi dituela.

Bilerotan, langileen batzordea 24 orduko greba egitea proposatzen ari zaizkie beharginei, azaoaren 15erako.

Horretarako, Ferroser-Metal, Ferroser-Limpieza eta Ferroser-Transporte enpresetako 300 langileei ez ezik, azpikontratatutako gainerako enpresetako (200 bat) eta Michelineko guztiei (2.500 bat) ere luzatu diete greba egiteko proposamena.

Grebaren helburua hiru hilabete inguruan bi langile hil direla salatzea da, eta bi kasuetan Michelinek azpikontratatutako enpresetako langileak izan direla.

Ferroser-Metaleko langileen batzordearen presidenteak heriotzak lan-baldintza prekarioekin eta lan-osasunaren esparruan dagoen formakuntza faltarekin lotu ditu ezbeharrok.

"Ez dago formakuntza espezifikorik lanpostuetan. Jendea ilusio handiarekin dator lan egitera Michelinera, baina kasu askotan ez dakite zer egiten ari diren", azaldu du Garoñak Efe agentziaren kazetarien aurrean.

Era berean, salatu duenez, Ferroserren langileen batzordeak Arabako Batzar Nagusietan hitz egitea eskatu du, heriotzak salatzeko, eta alderdiei Michelineko eta Ferrovial Servicioseko arduradunak ere deitzea eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Grebak albisteak EAE albisteak Albisteak multinazionalak Lana albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak