Ekonomia -

Eurogunea

Pizgarriak 2017ko abendura arte luzatu ditu Europako Banku Zentralak

Halaber, erakundeak % 1,7ko hazkundea eta % 1,3ko inflazioa aurreikusi ditu datorren urterako.

Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE
Mario Draghi
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) eurogunerako zituen hazkunde eta inflazio aurreikuspenak ia guztiz mantendu ditu, eta moneta-pizgarriak bederatzi hilabetez luzatzea erabaki du, 2017ko abendura arte.

EBZko adituen iritziz, % 1,7ko hazkundea eta % 0,2ko inflazioa izango da 2016an, irailean aurreikusi zuten moduan, Mario Draghi erakundeko presidenteak prentsaurrekoan adierazi duenez.

Halaber, erakundeak % 1,7ko hazkundea aurreikusi du datorren urterako, irailean esandakoa baino hamarren bat gehiago. Inflazioari dagokionez, % 1,3koa izango dela esan du, hilabete hartan aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago.

2018 eta 2019 urteetarako % 1,6ko hazkundea aurreikusi du; % 1,5eko eta % 1,7ko inflazioa, hurrenez hurren.

Kasu honetan, berrikuspena jaitsi egin da 2018ko inflazioaren aurreikuspenean, eta hauek dira 2019rako lehenengo proiekzioak.

Draghik azaldu duenez, Europako Banku Zentralak hartzen dituen sektore publikoko bonoen epemuga ere luzatu egin du. Horrez gain, bere interes-gordailuaren tasa (% -0,4) baino errentagarritasun txikiagoa duen zorra erosiko duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentrala