Ekonomia -

Ustezko espioitza kasua

Bi auzipetu, SPRIn izandako ustezko espioitza kasuan

Hala baieztatu du Rodolfo Aresek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Ertzaintzak SPRIk Bilbon duen egoitzako bulegoak eta ordenagailuak berriro miatu dituela jakinarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak berriro ikertu du SPRIk Bilboko egoitzan dituen bulegoak eta ordenagailuak. "Aurretik egindako ikerketatik banatuta dagoen beste zati baten baitan egin dute eta kasu epailearen esku da go", zehaztu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Herrizaingo sailburuak baieztatu du SPRI enpresa publikoan izandako ustezko espioitza kasuan bi auzipetu daudela. Alabaina, ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, "auzia sekretupean dagoelako".

Joan den astean, Antton Zubiaurre SPRILUR-eko zuzendari izandakoa atxilotu zuen Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia berriak PSE-EE Bizkaia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Enpresak Espioitza