Ekonomia -

Eustat-ek emandako datuak

EAEko industria jarduera % 1,3 hazi da otsailean

Industria ekoizpena igo egin da Araban eta Bizkaian, eta jaitsi, berriz, Gipuzkoan.

Euskal industria. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal industria. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal industria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria jarduera % 1,3 hazi da aurten, urteko bigarren hilabetean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Urteko lehen bi hilabeteetan, ostera, euskal industriak % 1,2ko hazkundea izan du, 2016ko aldi bereko datuekin alderatuta.

2017ko urtarrileko datuekin alderatuta, industria ekoizpena  % 0,8 gutxitu da otsailean, Eustaten Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Euskal industrian pisurik handiena duten sektoreen artean urte arteko hazkunderik handienak izan dituztenak hauek dira: Garraio-materiala (% 12,7); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,1); eta kautxua eta plastikoa (% 5,3).

Aitzitik, makineria eta ekipoa, material eta ekipo elektrikoa, elikadura industria, edariak eta tabakoa jaitsi egin dira.

Hilabete arteko aldeari erreparatuta, industriako sektore handienek behera egin dute, ekipo ondasunek salbu; izan ere, % 2,1 hazi dira.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, industriaren urte arteko produkzioa % 5,7 igo da Araban eta % 2,6 Bizkaian, baina % 2,4 jaitsi da Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Industria Euskal Estatistika Erakundea gaur