Ekonomia -

15ean baino lehen

Eusko Jaurlaritza eta gobernu zentrala irailean bilduko dira

Hilabete horretan bertan enplegu-politiken transferentzia iragarriko da. Gainera, ETAko presoak hurbiltzeak ez du ean nahi, Mikel Torresen ustez, talde armatuarekin eztabaidatzen ari direnik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Torres PSE-EEko koordinatzaileak adierazi duenez, transferentzien batzorde mistoa iraileko lehenengo edo bigarren astean bildu eta hilabete horretan bertan enplegu-politiken transferentzia iragarriko da.

Ildo horretan, EAJk ez duela espainiar politika baldintzatuko adierazi du Torresek, izan ere bere hitzetan, "lehendakari sozialista bat jeltzaleek eduki dezaketen baino pisu handiagoa du Madrilen".

Sozialistak adierazi duenez, ez dago inolako arriskurik Euskadiko popularrekin duten paktua apurtzeko, PPk horrekin "jolastu" arren.

"Irailean enplegu politikak hemen egongo" direlako ziurtasuna dauka sozialistak.

Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan Gobernu zentralaren eta EAJren arteko negoziazio posibleen harira, Euskadiko sozialistak "bereziki" Gobernuaren presidenteari laguntza eskainiko dietela esan du.

Presoak hurbiltzea Bestalde, ETAko presoak hurbiltzeak ez duela esan nahi talde armatuarekin eztabaidatzen ari direla argitu du Mikel Torresek. "Gerturatzea Espetxeen Legea jarraituz egin da", argitu du Torresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea