Ekonomia -

LAN-GATAZKA

CELek Italiako multinazional baten eskaintza jaso du

Antza, CELek dituen 250 langileetatik 145 mantenduko lituzke. Sindikatuen arabera, baina, proposamena ez da nahikoa.

CELeko langileen protesten artxiboko argazkia. Efe.
CEL langileak Bilbon
CELeko langileen protesten artxiboko argazkia. Efe.

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirudienez, Lucart enpresa italiarra administratzaileak eskatzen dituen 6 milioi euroak ordaintzeko prest azaldu da, eta CELek dituen 250 langileetatik 145 mantenduko lituzke, ETBk jakin ahal izan duenez. Sindikatuen arabera, baina, proposamena ez da nahikoa, eta laguntza eskatu diete euskal erakundeei.

Aste honetan bertan, CEL taldeko langileek giza katea egin dute Bilbon, "bideragarritasun plan bat eta lanpostuak nahiz lan-baldintzak mantentzea eskatzeko".

Mobilizazio horrekin, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik kinka larrian dagoela salatu dute.

Sindikatuetako ordezkarien esanetan, "lanean ari gara etorkizuneko proiektu bat lortzeko, eta egungo lanpostuak eta lan-baldintzak mantentzeko".

Ildo horretan, erakundeak "argi eta garbi inplika daitezela" galdegiten jarraituko dutela esan dute, "euren erantzunkizuna" dela eta, "irtenbidearen zati izan behar baitute".

Hala, Enkarterriko alkateei dei egin diete horiek ere behar diren administrazioei presioa egin diezaieten "irtenbide errealak" proposatzeko. Horien arabera, ez Bizkaiko Foru Aldundia ez Eusko Jaurlaritza "ez dira ezertara konprometitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Multinazionalak Lana berriak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Italia Zalla azken ordukoa Gueñes albisteak Enkarterri Eguneko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa